No sleep till Shengal

Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu beharrezkoa, ahanzturak jango ez bagaitu.

Baina, gainera, kontatu beharrezkoa da konfederakuntza demokratikoaren historia, ezerezaren erdian antolaketa sozial berri batek aurrera egiten ari denaren historia, hain zuzen ere.

Zerocalcare itzuli da Kurdistanera, Irakaldera oraingo honetan. Ezidiarrei buruzko kronika egiten du komiki honetan, isis-en atzaparretik ihes egin ostean milaka lagun horiek nola antolatu diren azaltzeko. Ihes egitea lortu zutenena, jakina.

Zerok hitza ematen die. Kontakizun gogorra eta epikoa, infernutik aterata, baina umorea eta hausnarketa …

206 pages

Langue : Spanish

Publié 12 novembre 2022

Déplier
ISBN :
978-84-123140-6-9
ISBN copié !

Voir sur Inventaire

Critiques

a publié une critique de No sleep till Shengal par Zerocalcare

No sleep till Shengal-en kronika

Oso ondo bideratutako komikia, Zerocalcareren irakurtzen dudan bigarren komikia da, "Esqueletos"-en ondoren. Joe Sacco eta Guy Delisle-ren komiki-kroniken antza hartu diot, Shengal eta Ezidien borroka erakutsiz. Zerocalcareren barne gogoetek eta pertsonaien arteko erlazioak maite ditut sakontasun handiko momentuak lortzerarte. Gogortasunean eta krudeltasunean lokaztu beharrean (egoerak hala eska lezake) humorea erabiltzen du, Shengaleko egoera salatzeko. Ezin hobeki gainera. Koldo Izagirre itzultzailearen lana ere goraipatzekoa! Hasieran hitz batzuk kosta bazaizkit ere... hagitz ondo egindako lan zaila!